Beste komando batzuk

Hemen beste kategorietan sartzen ez diren funtzioak eta instrukzioak azaltzen dira.

Beep instrukzioa

Ordenagailuaren bozgorailutik tonu bat jotzen du. Tonua sistemaren mende dago, eta ezin duzu haren bolumena edo doinua aldatu.

Shell funtzioa

Beste aplikazio bat hasten du eta, beharrezkoa bada, dagokion leiho-estiloa zehazten du.

Wait instrukzioa

Programaren exekuzioa eteten du denbora jakin batez segundo-milarenetan.

GetSystemTicks funtzioa

Sistema eragileak emandako sistema-tickak itzultzen ditu. Funtzio hau zenbait prozesu optimizatzeko erabil daiteke.

Environ funtzioa

Ingurune-aldagaiaren balioa kate gisa itzultzen du. Ingurune-aldagaiak sistema eragilearen mende daude.

GetSolarVersion funtzioa

Uneko LibreOffice bertsioaren barne-zenbakia itzultzen du.

GetGuiType funtzioa

Erabiltzaile-interfaze grafikoa zehazten duen zenbakizko balioa itzultzen du.

TwipsPerPixelX funtzioa

Pixel baten zabalera adierazten duten twip kopurua itzultzen du.

TwipsPerPixelY funtzioa

Pixel baten altuera adierazten duen twip kopurua itzultzen du.

CreateUnoStruct funtzioa

Uno egitura motaren instantzia bat sortzen du.

CreateUnoService funtzioa

Uno zerbitzua instantziatzen du ProcessServiceManager-ekin.

GetProcessServiceManager funtzioa

ProcessServiceManager itzultzen du (Uno ServiceManager zentrala).

CreateUnoDialog funtzioa

Basic Uno objektua sortzen du, eta horrek Uno elkarrizketa-koadroaren kontrola ordezkatzen du Basic exekutatzen den bitartean.

CreateUnoListener funtzioa

Listener instantzia sortzen du.

CreateUnoValue funtzioa

Mota hertsiko balioa ordezkatzen duen objektua itzultzen du. Balio horrek Uno motako sistemari egiten dio erreferentzia.

CreateObject funtzioa

UNO objektu bat sortzen du. Windows sistemanOLE objektuak ere sor ditzake.

Metodo honek parametro gisa pasatako motaren instantziak sortzen ditu.

GetDefaultContext funtzioa

Prozesuaren 'service factory'-ren testuinguru lehenetsia itzultzen du, baldin badago, eta bestela, null erreferentzia itzultzen du.

ThisComponent instrukzioa

Osagai aktiboa helbideratzen du haren propietateak irakurri eta ezarri ahal izateko. ThisComponent Basic dokumentutik erabiltzen da, eta han Basic zein dokumenturi dagokion adierazten da. ThisComponent sartzen den objektu mota dokumentu motaren araberakoa da.

GlobalScope

Basic-eko iturburu-kodea eta elkarrizketa-koadroak liburutegi-sistema batean daude antolatuta.