InStrRev funtzioa [VBA]

Kate batek beste kate baten barruan duen kokalekua itzultzen du, katearen eskuineko aldetik hasita.

Abisu-ikonoa

Funtzio edo konstante hau gaitzeko, erabili Option VBASupport 1 instrukzioa modulu batean, programa-kode exekutagarriaren aurrean kokatuta.


InStrRev funtzioak bat etortzea zein kokapenetan aurkitu den itzultzen du, eskuinetik hasita. Katea ez bada aurkitu, funtzioak 0 itzultzen du.

Sintaxia:

InStrRev (Testua1 As String, Testua2 As String [,Hasiera As Long] [, Konparazioa As Integer])

Itzulera-balioa:

Luzea

Parametroak:

Testua1: bilatu nahi duzun kate-adierazpena.

Testua2: kate-adierazpena; bilaketa kate-adierazpen horretan egitea nahi duzu.

Hasiera: zehaztutako azpikatearen bilaketa katearen ezkerretik hasita zein kokalekutan hasiko den zehazten duen zenbakizko aukerazko adierazpena. Parametro hori ez badago, bilaketa katearen azken karakteretik hasiko da. Gehienezko balioa 65535 izan daiteke.

Konparazioa: Aukerako zenbakizko adierazpena, konparazio mota definitzen duena. Parametro horren balioa honakoa izan daiteke:

1: 1 balio lehenetsiak maiuskulak eta minuskulak bereizten ez dituen testu-konparazio bat zehazten du

0: 0 balioak maiuskulak eta minuskulak bereizten dituen konparazio bitar bat zehazten du

Exekuzio-errorea ez gertatzeko, ez ezarri Konparatu parametroa itzulitako lehenengo parametroa ez badago.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExamplePosition

Dim sInput As String

Dim iPos As Integer

 sInput = "Liburua mahai gainean dago"

 iPos = InStrRev(sInput,"liburua",10,1): ' 1 ematen du, bilaketan ez dira maiuskulak eta minuskulak kontuan hartzen

 Print iPos 

 iPos = InStrRev(sInput,"liburua",10,0): ' 0 ematen du, bilaketan maiuskulak eta minuskulak kontuan hartzen dira

 Print iPos

End Sub