InStr funtzioa

Kate batek beste kate baten barruan duen kokalekua itzultzen du.

Instr funtzioak emaitza zein kokapenetan aurkitu den itzultzen du. Katea ez bada aurkitu, funtzioak 0 itzultzen du.

Sintaxia:

InStr ([Hasiera As Long,] Testua1 As String, Testus2 As String[, Konparatu])

Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Parametroak:

Hasiera: zehaztutako azpikatearen bilaketa katearen zein kokalekutan hasiko den zehazten duen zenbakizko adierazpena. Parametro hori ez badago, bilaketa katearen lehenengo karakteretik hasiko da. Gehienezko balioa 65535 izan daiteke.

Testua1: bilatzea nahi duzun kate-adierazpena.

Testua2: kate-adierazpena; bilaketa kate-adierazpen horretan egitea nahi duzu.

Konparatu: konparazio mota zehazten duen zenbakizko adierazpena. Aukerakoa da. Parametro horren balioa 0 edo 1 izan daiteke. 1 balio lehenetsiak testu-konparazioa zehazten du (ez ditu maiuskulak eta minuskulak bereizten). 0 balioak konparazio bitarra zehazten du eta maiuskulak eta minuskulak bereizten ditu.

Exekuzio-errorea ez gertatzeko, ez ezarri Konparatu parametroa itzulitako lehenengo parametroa ez badago.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExamplePosition

Dim sInput As String

Dim iPos As Integer

    sSarrera = "Bulegoa"

    iPos = Instr(sSarrera,"c")

    Print iPos

End Sub