Right funtzioa

Kate-adierazpenean eskuin-eskuineko "n" karaktereak itzultzen ditu.

Ikus baita ere: Left funtzioa.

Sintaxia:

Right (Testua As String, n As Long)

Itzulera-balioa:

Katea

Parametroak:

Testua: kate-adierazpena, zeinen eskuin-eskuineko karaktereak itzultzea nahi duzun.

n: itzultzea nahi duzun karaktere kopurua zehazten duen zenbakizko adierazpena. n = 0 bada, zero luzerako katea itzuliko da. Gehienezko balioa 65535 izan daiteke.

Ondorengo adibidean YYYY-MM-DD formatuan adierazitako data AEBetako data-formatura (MM/DD/YYYY) bihurtzen da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleUSDate

Dim sInput As String

Dim sUS_date As String

    sSarrera = InputBox("Sartu data nazioarteko 'YYYY-MM-DD' formatuan")

    sUS_date = Mid(sInput, 6, 2)

    sUS_date = sUS_date & "/"

    sUS_date = sUS_date & Right(sInput, 2)

    sUS_date = sUS_date & "/"

    sUS_date = sUS_date & Left(sInput, 4)

    MsgBox sUS_date

End Sub