Format funtzioa

Zenbakiak kate bihurtzen ditu, eta zuk zehaztutako formatuaren arabera ematen die formatua.

Sintaxia:

Format (Zenbakia [, Formatua As String])

Itzulera-balioa:

Katea

Parametroak:

Zenbakia: formateatutako kate bihurtzea nahi duzun zenbakizko adierazpena.

Formatua: zenbakiarentzako formatu-kodea zehazten duen katea. Formatua parametroa erabiltzen ez bada, Format funtzioa Str funtzioa bezala arituko da.

Kodeei formatua ematea

Ondorengo zerrendan zenbakiei formatua emateko erabil ditzakezun formatu-kodeak azaltzen dira:

0: Zenbakia parametroak digitu bat badu 0ren kokalekuan formatu-kodean, digitua bistaratu egingo da, bestela, zeroa bistaratuko da.

Zenbakia parametroak formatu-kodeko zero kopurua baino digitu gutxiago baditu (dezimalaren alde batean edo bestean), aurreko edo atzeko zeroak bistaratuko dira. Zenbakiak dezimalen bereizletik ezkerrerantz formatu-kodeko zero kopurua baino digitu gehiago baditu, gainerako digituak formaturik gabe bistaratuko dira.

Zenbakiko dezimalak borobildu egiten dira Format kodeko dezimal-bereizlearen ondoren agertzen diren zero kopuruaren arabera.

#: Zenbakia parametroak digitu bat baldin badu Format kodeko # leku-markan, digitua bistaratuko da, bestela, ez da ezer bistaratuko kokaleku horretan.

Ikur horrek 0 bezala funtzionatzen du, baldin eta aurreko edo atzeko zeroak bistaratzen ez badira formatu-kodeko # karaktere kopurua zenbakiko digitu kopurua baino handiagoa bada. Zenbakiko digitu garrantzitsuak bakarrik bistaratuko dira.

.: Dezimalaren leku-markak dezimalaren bereizletik ezkerretarako eta eskuinetarako dezimalen kopurua zehazten du.

Formatu-kodeak # leku-markak bakarrik baditu ikur horren ezkerretara, 1 baino txikiagoko zenbakiek dezimalen bereizle bat izango dute hasieran. Aurreko zeroa beti zenbaki zatikiarrekin bistaratzeko, erabili 0 leku-marka gisa dezimalen bereizlearen ezkerreko lehenengo digituan.

%: Zenbakia bider 100 egiten du, eta ehunekoaren ikurra (%) sartzen du zenbakia formatu-kodean agertuko den kokagunean.

E- E+ e- e+ : Formatu-kodeak gutxienez leku-markako digitu bat (0 edo #) badu E-, E+, e-, edo e+ ikurraren eskuinaldean, zenbakiari formatu zientifikoa edo esponentziala emango zaio. E edo e letra zenbakiaren eta esponentearen artean sartuko da. Ikurraren eskuinaldean digituko dauden leku-marken kopuruak esponenteko digitu kopurua zehazten du.

Esponentea negatiboa bada, minus ikurra bistaratuko da berehala esponente baten aurrean honako ikurrekin: E-, E+, e-, e+. Esponentea positiboa bada, plus ikurra bakarrik bistaratuko da esponenteen aurrean E+ edo e+ ikurrarekin.

Milakoen bereizlea bistaratu egingo da, formatu-kodeak bereizlea digitu leku-markez (0 edo #) inguratuta badu.

Puntua milakoen eta dezimalen bereizle gisa erabiltzea eskualdeko ezarpenen arabera dago. Zenbaki bat zuzenean Basic iturburu-kodean sartzean, puntua erabili beti dezimal-bereizle gisa. Unean dezimalen bereizle gisa bistaratutako karakterea zure sistemako ezarpenen zenbaki-formatuaren arabera dago.

- + $ ( ) zuriunea: Formatu-kodean zuzenean sartutako plusa (+), minusa (-), dolarra ($), zuriunea edo parentesiak karaktere gisa bistaratuko dira.

Hemen zerrendatzen ez diren karaktereak bistaratzeko, aurrean alderantzizko barra (\) jarri behar diezu, edo komatxo artean (" ") jarri behar dituzu.

\ : Alderantzizko barrak hurrengo karakterea formatu-kodean bistaratzen du.

Esanahi berezia duten formatu-kodeko karaktereak karaktere gisa bistaratzeko, alderantziko barra bat izan behar dute aurrean. Alderantzizko barra bera ez da bistaratzen, baldin eta formatu-kodean alderantzizko barra bikoitza (\\) ez baduzu sartzen.

Karaktere gisa bistaratu ahal izateko formatu-kodean aurretik alderantzizko barra izan behar duten karaktereak hauek dira: data- eta denbora-formatuko karaktereak (a, c, d, h, m, n, p, q, s, t, w, y, /, :), zenbaki-formatuko karaktereak (#, 0, %, E, e, koma, puntua) eta kate-formatuko karaktereak (@, &, <, >, !).

Aurrez zehaztutako ondorengo zenbaki-formatuak ere erabil daitezke. "General Number" izan ezik, aurrez definitutako formatu-kode guztiek zenbakiak zenbaki dezimal gisa itzultzen dituzte bi dezimalekin.

Aurrez definitutako formatuak erabiltzen badituzu, formatuaren izenak komatxo artean egon behar du.

Aurrez zehaztutako formatua

General Number: zenbakiak sartzen diren bezala bistaratzen dira.

Currency: zenbakiaren aurrean dolar-ikurra txertatzen du eta zenbaki negatiboak parentesi artean jartzen ditu.

Fixed: Gutxienez digitu bat bistaratzen da dezimal-bereizlearen aurrean.

Standard: zenbakiak milakoen bereizlearekin bistaratzen ditu.

Percent: zenbakia bider 100 egiten du eta zenbakiari ehuneko ikurra eransten dio.

Scientific: Zenbakiak formatu zientifikoan bistaratzen ditu (adibidez, 1000 jarri ordez 1,00E+03 jartzen du).

Formatu-kodea hiru sekziotan banatu daiteke, bereizteko puntu eta koma erabiliz. Lehenengo zatiak balio positiboen formatua definitzen du, bigarren zatiak balio negatiboena, eta hirugarren zatiak zeroa. Formatu-kode bakarra zehazten baduzu, zenbaki guztiei aplikatuko zaie.

Zenbaki, data eta dibisen formatua kontrolatzeko lokala ezar dezakezu LibreOffice Basic-eko - Hizkuntzaren ezarpenak - Hizkuntzak erabiliz. Basic kodeko formatuan, leku dezimala (.) beti erabiltzen da zure lokalean definitutako bereizle dezimalaren leku-marka gisa, eta dagokion karaktearengatik ordeztuko da.

Gauza bera dagokie data-, ordu- eta moneta-formatuen ezarpen lokalei ere. Basic formatu-kodea ezarpen lokalen arabera interpretatu eta bistaratuko da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleFormat

    MsgBox Format(6328.2, "##,##0.00")

    ' puntua erabili beti dezimal-bereizle gisa Basic iturburu-kodean zenbakiak sartzean.

    ' adibidez, ingeleseko hizkuntza-ezarpenean 6,328.20 bistaratzen du, alemanekoan 6.328,20.

End Sub