Kateen edukia editatzea

Kateen edukia editatzeko, formateatzeko eta lerrokatzeko ondorengo funtzioak erabiltzen dira. Erabili & eragilea kateak kateatzeko.

Format funtzioa

Zenbakiak kate bihurtzen ditu, eta zuk zehaztutako formatuaren arabera ematen die formatua.

LCase funtzioa

Kateko letra maiuskula guztiak minuskula bihurtzen ditu.

Left funtzioa

Kate-adierazpeneko ezker-ezkerreko karaktere kopurua itzultzen du.

LSet instrukzioa

Katea kate-aldagaiaren ezkerrean lerrokatzen du, edo erabiltzaileak definitutako motako aldagaia erabiltzaileak definitutako beste motako aldagai batean kopiatzen du.

LTrim funtzioa

Kate-adierazpenaren hasierako zuriune guztiak ezabatzen ditu.

Mid funtzioa, Mid instrukzioa

Kate-adierazpenaren zati jakin bat itzultzen du (Mid funtzioa), edo kate-adierazpenaren zati bat beste kate batekin ordezten du (Mid instrukzioa).

Right funtzioa

Kate-adierazpenean eskuin-eskuineko "n" karaktereak itzultzen ditu.

RSet instrukzioa

Kate-aldagai batean katea eskuinean lerrokatzen du, edo erabiltzaileak definitutako aldagai mota beste aldagai mota batean kopiatzen du.

RTrim funtzioa

Kate-adierazpenaren amaierako zuriuneak ezabatzen ditu.

Trim funtzioa

Kate-adierazpenetako aurreko eta atzeko zuriune guztiak kentzen ditu.

UCase funtzioa

Kate bateko karaktere minuskulak maiuskula bihurtzen ditu.

Split funtzioa

Kate-adierazpenetatik azpikateen matrizea itzultzen du.

Join funtzioa

Kate-matrize bateko azpikate batzuetatik kateak itzultzen ditu.

ConvertToURL funtzioa

Sistemaren fitxategi-izena fitxategi URL bihurtzen du.

ConvertFromURL funtzioa

Fitxategi URLa sistema baten fitxategi-izen bihurtzen du.