ChrW funtzioa [VBA]

Zehaztutako karaktere-kodeari dagokion Unicode karakterea itzultzen du.

Abisu-ikonoa

Funtzio edo konstante hau gaitzeko, erabili Option VBASupport 1 instrukzioa modulu batean, programa-kode exekutagarriaren aurrean kokatuta.


Sintaxia:

ChrW(Adierazpena As Integer)

Itzulera-balioa:

Katea

Parametroak:

Adierazpena: 16 bit-eko baliozko Unicode balio bat (0-65535) ordezkatzen duen zenbakizko aldagaiak. Balio hutsak 5 errore-kodea itzultzen du. Barrutitik [0,65535] kanpo dagoen balio batek 6 errore-kodea itzultzen du.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

6 Gainkezkatzea

Adibidea:

Sub ExampleChrW

 'Adibide honek Alfa edo Omega letra grekoak txertatzen ditu kate batean

 MsgBox "Hemendik: "+ ChrW(913)+" hona: " + ChrW(937)

 ' Inprimatutakoan, elkarrizketa-koadroan honela agertzen da: 'Hemendik: A hona: Ω'

End Sub