AscW funtzioa [VBA]

Kate-adierazpen bateko lehen karakterearen Unicode balioa ematen du.

Abisu-ikonoa

Funtzio edo konstante hau gaitzeko, erabili Option VBASupport 1 instrukzioa modulu batean, programa-kode exekutagarriaren aurrean kokatuta.


Sintaxia:

AscW (Text As String)

Itzulera-balioa:

Osokoa

Parametroak:

Testua: baliozko kate-adierazpena. Kateko lehenengo karakterea bakarrik da garrantzitsua.

Erabili AscW funtzioa gakoak Unicode balioekin ordezteko. AscW funtzioak hutsik dagoen kate bat aurkitzen badu, LibreOffice Basic aplikazioak exekuzio-garaiko errore bat jakinarazten du. Itzulitako balioak 0 eta 65535 artekoak dira.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleAscW

 Print ASC("A") ' 65 itzultzen du

 Print AscW("Ω") ' 937 itzultzen du

 Print AscW("Αθήνα") ': 913 itzultzen du, lehenengo karakterea bakarrik hartzen baita kontuan

End Sub