Konparazio-eragileak

Konparazio-eragileek bi adierazpen konparatzen dituzte. Emaitza adierazpen boolear gisa itzultzen da, eta horrek adierazten du konparazioa Egiazkoa (True, -1) edo Faltsua (False, 0) den.

Sintaxia:

Emaitza = Adierazpena1 { = | < | > | <= | >= } Adierazpena2

Parametroak:

Emaitza : konparazioaren emaitza zehazten duen adierazpen boolearra (True edo False)

Adierazpena1, Adierazpena2: konparatu nahi dituzun zenbakizko balioak edo kateak.

Konparazio-eragileak

= : berdin

< : Hau baino txikiagoa da

> : Hau baino handiagoa da

<= : Hau baino txikiagoa edo berdina da

>= : Hau baino handiagoa edo berdina da

<> : ez da berdina

Adibidea:

Sub ExampleUnequal

Dim sFile As String

DIM sErroa As String ' Sarrerako eta irteerako fitxategien erroko direktorioa

    sRoot = "c:\"

    sFile = Dir$( sRoot ,22)

    If sFile <> "" Then

        Do

            MsgBox sFile

            sFile = Dir$

        Loop Until sFile = ""

    End If

End Sub