Static instrukzioa

Aldagaia edo matrizea prozedura-mailan deklaratzen du azpierrutina edo funtzio baten barruan, hala, aldagaiaren edo matrizearen balioak mantendu egiten dira azpierrutina edo funtziotik irtendakoan. Dim instrukzioaren konbentzioak ere baliozkoak dira.

Abisu-ikonoa

Static instrukzioa ezin da erabili aldagai-matrizeak definitzeko. Matrizeak finkatutako neurri bat kontuan hartuta zehaztuko dira.


Sintaxia:

Static AldagaiIzena[(hasiera To amaiera)] [As AldagaiMota], AldagaiIzena2[(hasiera To amaiera)] [As AldagaiMota], ...

Adibidea:

Sub ExampleStatic

Dim iCount As Integer, iResult As Integer

    For iCount = 0 To 2

        iResult = InitVar()

    Next iCount

    MsgBox iEmaitza ,0,"Erantzuna honakoa da:"

End Sub

 

' Static aldagaia hasieratzeko funtzioa

Function InitVar() As Integer

    Static iInit As Integer

    Const iMinimoa as Integer = 40 ' funtzio honen gutxieneko itzulera-balioa

    if iHasiera = 0 then ' hasieratuta dagoen egiaztatzen du

        iInit = iMinimum

    Else

        iInit = iInit + 1

    End If

    InitVar = iInit

End Function