Public instrukzioa

Aldagai bati edo matrize bati neurriak ematen dizkio modulu-mailan (ez azpierrutina edo funtzio baten barruan), aldagai edo matrize hori baliozkoa izan dadin liburutegi eta modulu guztietan.

Sintaxia:

Public AldagaiIzena[(hasiera To amaiera)] [As AldagaiMota][,AldagaiIzena2[(hasiera To amaiera)] [As AldagaiMota][,...]]

Adibidea:

Public iPublicVar As Integer

Sub ExamplePublic

    iPublicVar = iPublicVar + 1

    MsgBox iPublicVar

End Sub