CStr funtzioa

Zenbakizko adierazpenak kate-adierazpen bihurtzen ditu.

Sintaxia:

CStr (Adierazpena)

Itzulera-balioa:

Katea

Parametroak:

Adierazpena: bihurtu nahi duzun baliozko kate- edo zenbakizko adierazpena.

Adierazpen motak eta bihurtze-itzulerak

Boolean :

True edo False ebaluatzen duen katea.

Date :

Data eta ordua dituen katea.

Null :

exekuzio-errorea.

Empty :

Karaktererik gabeko katea.

Any :

Dagokion zenbakia kate gisa.


Koma mugikorreko zenbakietako amaierako zeroak ez daude itzulitako katearen barnean.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleCSTR

Dim sVar As String

    MsgBox CDbl(1234.5678)

    MsgBox CInt(1234.5678)

    MsgBox CLng(1234.5678)

    MsgBox CSng(1234.5678)

    sVar = CStr(1234.5678)

    MsgBox sVar

End Sub