Const instrukzioa

Katea konstante gisa definitzen du.

Sintaxia:

Const Testua = Adierazpena

Parametroak:

Testua: izendatzeko hitzarmenen aldagai estandarrari jarraitzen dion konstante-izena.

Konstantea programaren irakurgarritasuna hobetzen duen aldagaia da. Konstanteak ez daude aldagai mota jakin bat bezala definituta; programa-kodeetako leku-marka gisa baino ez dira erabiltzen. Konstanteak behin bakarrik defini daitezke, eta ezin dira aldatu. Konstanteak definitzeko, erabili ondoko instrukzioa:

CONST KonstIzena=Adierazpena

Adierazpen motak ez du garrantzirik. Programa hasita badago, LibreOffice Basic-ek programa-kodea barne funtzionamenduan bihurtzen du, eta, hala, konstantea erabiltzen den bakoitzean, zehaztutako adierazpenarekin ordeztuko da.

Adibidea:

Sub ExampleConst

    Const iVar = 1964

    MsgBox iVar

    Const sAlda = "Programa", dAldagaia As Double = 1.00

    MsgBox sVar & " " & dVar

End Sub