CInt funtzioa

Kate- edo zenbakizko adierazpenak osoko zenbaki bihurtzen du.

Sintaxia:

CInt (Adierazpena)

Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Parametroak:

Adierazpena: bihurtu nahi duzun zenbakizko adierazpena. Adierazpena parametroa -32768 eta 32767 bitarteko balio-barrutia baino handiagoa bada, LibreOffice Basic-ek gainezkatze-errorea emango du. Kate-adierazpenak bihurtzeko, zenbakia testu arrunt gisa sartu behar da ("123,5") eta horretarako, sistema eragilearen zenbaki-formatu lehenetsia erabili behar da.

Funtzio honek zenbaki baten zati zatikiarra osoko zenbaki hurbilenera biribiltzen du.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleCountryConvert

    MsgBox CDbl(1234.5678)

    MsgBox CInt(1234.5678)

    MsgBox CLng(1234.5678)

End Sub