CDate funtzioa

Edozein kate- edo zenbakizko adierazpen data-balio bihurtzen du.

Sintaxia:

CDate (Adierazpena)

Itzulera-balioa:

Data

Parametroak:

Adierazpena: bihurtu nahi duzun katea edo zenbakizko adierazpena.

Kate-adierazpen baten bihurketa egiten denean, data eta ordua zure hizkuntzan (ikusi Tresnak - Aukerak - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak) definitutako data-ereduetako bat erabilita edo ISOk onartutako data-formatu bat (momentuz, marratxoak dituen ISO formatua soilik onartzen da, alegia, "2012-12-31") erabilita sartu behar dira. Zenbakizko adierazpenetan, dezimalaren ezkerreko balioek data ordezkatzen dute, 1899ko abenduaren 31n hasita. Dezimalaren eskuineko balioek ordua ordezkatzen dute.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleCDate

    MsgBox cDate(1000.25) ' 09.26.1902 06:00:00

    MsgBox cDate(1001.26) ' 09.27.1902 06:14:24

End Sub