CBool funtzioa

Kate-konparaketa edo zenbakizko konparaketa adierazpen boolear bihurtzen du, edo zenbakizko adierazpen bakuna adierazpen boolear bihurtzen du.

Sintaxia:

CBool (Adierazpena1 {= | <> | < | > | <= | >=} Adierazpena2) edo CBool (Zenbakia)

Itzulera-balioa:

Boolearra

Parametroak:

Adierazpena1, Adierazpena2: konparatu nahi dituzun zenbakizko adierazpenak. Adierazpenak bat badatoz, CBool funtzioak True itzuliko du, bestela, False itzuliko du.

Zenbakia: bihurtu nahi duzun zenbakizko adierazpena. Adierazpena 0 bada, False itzuliko da, bestela, True itzuliko da.

Ondorengo adibidean, CBool funtzioa Instr funtzioak itzulitako balioa ebaluatzeko erabili da. "eta" hitza erabiltzaileak sartutako esaldian dagoen egiaztatzen du funtzioak.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleCBool

Dim sText As String

    sTestua = InputBox("Idatzi esaldi labur bat:")

    ' Egiaztatu 'eta' hitza agertzen den esaldian.

    ' Komando-lerroaren ordez

    ' If Instr(Input, "eta")<>0 Then...

    ' CBool funtzioa honela aplikatzen da:

    If CBool(Instr(sTestua, "eta")) Then

        MsgBox "'eta' hitza agertzen da zuk idatzitako esaldian!"

    EndIf

End Sub