Rem instrukzioa

Programako lerro bat iruzkina dela adierazten du.

Sintaxia:

Rem testua

Parametroak:

Testua: iruzkin gisa sartzen den testua.

Iradokizun-ikonoa

Lerro bateko testua iruzkina dela adierazteko, komatxo bakunak ere erabil ditzakezu Rem gako-hitzaren ordez. Ikur hori zuzenean programa-kodearen eskuinean sar daiteke, eta, ondoren, iruzkina.


Ohar-ikonoa

Hurrengo lerroan lerro logikoarekin jarraitzeko, zuriunea eta azpimarra karakterea (_) erabil ditzakezu lerroko azken bi karaktere gisa. Iruzkin-lerroekin jarraitzeko, "Option compatible" sartu behar duzu Basic moduluan.


Adibidea:

Sub ExampleMid

Dim sVar As String

    sVar = "Las Vegas"

    Print Mid(sVar,3,5) ' Returns "s Veg"

    ' Hemen ez da ezer gertatzen

End Sub