FreeLibrary funtzioa

Declare instrukzioak kargatutako DLLak askatzen ditu. Askatutako DLLa automatikoki birkargatuko da bere funtzioetako bati deitzen bazaio. Ikus baita ere: Declare

Sintaxia:

FreeLibrary (Liburutegi_Izena As String)

Parametroak:

Liburutegi_Izena: DLLaren izena zehazten duen kate-adierazpena.

Ohar-ikonoa

FreeLibrary funtzioak Basic exekutatzean kargatutako DLLak bakarrik aska ditzake.


Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Declare Sub MyMessageBeep Lib "user32.dll" Alias "MessageBeep" ( Long )

Sub ExampleDeclare

Dim lValue As Long

    lValue = 5000

    MyMessageBeep( lValue )

    FreeLibrary("user32.dll" )

End Sub