Choose funtzioa

Argumentu-zerrenda batetik aukeratutako balioa itzultzen du.

Sintaxia:

Choose (Indizea, Hautapena1[, Hautapena2, ... [,Hautapena_n]])

Parametroak:

Indizea: itzuli beharreko balioa zehazten duen zenbakizko adierazpena.

Hautapena1: aukera posibleetako bat duen adierazpena.

Choose funtzioak indize-balioan oinarritutako adierazpen-zerrendatik balio bat itzultzen du. Indizea = 1 bada, funtzioak zerrendako lehenengo adierazpena itzultzen du; indizea = 2 bada, bigarren adierazpena itzultzen du, eta horrela hurrenez hurren.

Indize balioa 1 baino txikiagoa edo zerrendako adierazpen kopurua baino handiagoa bada, funtzioak Null balioa itzultzen du.

Ondorengo adibidean Choose funtzioa menu bat osatzen duten hainbat katetatik bat aukeratzeko erabiltzen da:

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleChoose

Dim sReturn As String

    sReturn = ChooseMenu(2)

    Print sReturn

End Sub

 

Function ChooseMenu(Index As Integer)

    AukeratuMenua = Choose(Indizea, "Formatu azkarra", "Gorde formatua", "Sistemako formatua")

End Function