Call instrukzioa

Programaren kontrola azpierrutina, funtzio edo DLL prozedura bati transferitzen dio.

Sintaxia:

[Deia] Izena [Parametroa]

Parametroak:

Izena: deitzea nahi duzun azpierrutina, funtzio edo DLLaren izena.

Parametroa: prozedurari pasatu beharreko parametroak. Parametro mota eta kopurua exekutatutako errutinaren arabera dago.

Ohar-ikonoa

Gako-hitza aukerakoa da prozedura bati deitzerakoan. Funtzio bat adierazpen gisa exekutatzen bada, parametroak parentesi artean jarri behar dira instrukzioan. DLLi deitzen bazaio, lehenbizi Declare instrukzioan zehaztu behar da.


Adibidea:

Sub ExampleCall

Dim sVar As String

    sVar = "LibreOffice"

    Call f_callFun sVar

End Sub



Sub f_callFun (sText as String)

    Msgbox sText

End Sub