On...GoSub instrukzioa; On...GoTo instrukzioa

Programa-kodean zehaztutako lerroetako batera hedatzen da, zenbakizko adierazpenaren balioaren arabera.

Sintaxia:

On N GoSub Etiketa1[, Etiketa2[, Etiketa3[,...]]]

On ZbkiAdierazpena GoTo Etiketa1[, Etiketa2[, Etiketa3[,...]]]

Parametroak:

ZbkiAdierazpena: Programa zein lerrotara hedatuko den zehazten duen 0 eta 255 bitarteko zenbakizko adierazpena. ZbkiAdierazpena 0 bada, instrukzioa ez da exekutatuko. ZbkiAdierazpena parametroa 0 baino handiagoa bada, adierazpenari dagokion kokagune-zenbakia duen etiketara joango da programa (1 = Lehenengo etiketa; 2 = Bigarren etiketa).

Etiketa: helburu-lerroa, GoTo edo GoSub egituraren arabera.

Ohar-ikonoa

GoTo eta GoSub hitzarmenak baliozkoak dira.


Adibidea:

Sub ExampleOnGosub

Dim iVar As Integer

Dim sVar As String

    iVar = 2

    sVar =""

    On iVar GoSub Sub1, Sub2

    On iVar GoTo Line1, Line2

    Exit Sub

Sub1:

    sAlda =sAlda & " Azpierrutina 1etik honera:" : Return

Sub2:

    sAlda =sAlda & " Azpierrutina 2tik honera:" : Return

Line1:

    sAlda =sAlda & " 1. etiketa" : GoTo Amaiera

Line2:

    sAlda =sAlda & " 2. etiketa"

Ende:

    MsgBox sVar,0,"On...GoSub"

End Sub