Jauziak

Ondorengo instrukzioek jauziak exekutatzen dituzte.

GoSub...Return instrukzioa

Etiketa bidez adierazita dagoen azpierrutina irekitzen du azpierrutina edo funtzioetatik. Etiketaren ondorengo instrukzioak hurrengo Return instrukziora iritsi arte exekutatzen dira. Ondoren, programak GoSub instrukzioaren atzetik datorren instrukzioarekin jarraitzen du.

GoTo instrukzioa

Programaren exekuzioarekin jarraitzen du azpierrutina (Sub) edo funtzio (Function) barruan etiketak adierazitako prozedura-lerroan.

On...GoSub instrukzioa; On...GoTo instrukzioa

Programa-kodean zehaztutako lerroetako batera hedatzen da, zenbakizko adierazpenaren balioaren arabera.