Begiztak

Ondorengo instrukzioek begiztak exekutatzen dituzte.

Do...Loop instrukzioa

Do eta Loop instrukzioen artean instrukzioak errepikatzen ditu baldintza True den bitartean edo baldintza True bihurtu arte.

For...Next instrukzioa

For....Next blokearen arteko instrukzioak zehaztutako hainbat alditan errepikatzen ditu.

While...Wend instrukzioa

Programa batek While instrukzioa aurkitzen duenean, baldintza probatzen du. Baldintza False (faltsua) bada, programak zuzenean jarraitzen du Wend instrukzioarekin. Baldintza True (egiazkoa) bada, begizta exekutatzen jarraitzen da programak Wend aurkitu arte, eta orduan, While instrukziora itzultzen da. Baldintzak True izaten jarraitzen badu, begizta berriro exekutatuko da.