Select...Case instrukzioa

Instrukzio-bloke bat edo gehiago definitzen ditu adierazpen baten balioaren arabera.

Sintaxia:

Select Case baldintza Case adierazpena instrukzio-blokea [Case adierazpena2 instrukzio-blokea Block][Case Else] instrukzio-blokea End Select

Parametroak:

Baldintza: Case klausularen atzetik doan instrukzio-blokea exekutatu den kontrolatzen duen adierazpena.

Adierazpena: baldintza adierazpen motarekin bateragarria den adierazpena. Case klausularen atzetik doan instrukzio-blokea exekutatzeko, Baldintza parametroak bat etorri behar du Adierazpena parametroarekin.

Adibidea:

Sub ExampleRandomSelect

Dim iVar As Integer

    iVar = Int((15 * Rnd) -2)

    Select Case iVar

        Case 1 To 5

            Print "1etik 5era bitarteko zenbakia"

        Case 6, 7, 8

            Print "6tik 8ra bitarteko zenbakia"

        Case 8 To 10

            Print "8 baino handiagoa"

        Case Else

            Print "1 eta 10 bitarteko barrutitik kanpo"

    End Select

End Sub