If...Then...Else instrukzioa

Baldintza jakin bat True baldin bada soilik exekutatu nahi dituzun instrukzio-bloke bat edo gehiago definitzen ditu.

Sintaxia:

If condition=true Then instrukzio-blokea [ElseIf condition=true Then] Instrukzio-blokea [Else] Instrukzio-blokea EndIf

Else idatzi ordez, ElseIf idatz dezakezu, End idatzi ordez, EndIf idatz dezakezu.

Parametroak:

If...Then instrukzioak programa-blokeak exekutatzen ditu baldintza jakin batzuen arabera. LibreOffice Basic-ek If instrukzioa aurkitzen duenean, baldintza probatu egiten du. Baldintza True bada, hurrengo Else edo ElseIf instrukziora arteko instrukzio guztiak exekutatzen dira. Baldintza False bada, eta ondoren ElseIf instrukzioa badago, LibreOffice Basic-ek hurrengo baldintza probatzen du, eta baldintza True bada, hurrengo instrukzioak exekutatzen ditu. Baldintza False bada, programak hurrengo ElseIf edo Else instrukzioarekin jarraitzen du. Else instrukzioaren ondorengo instrukzioak exekutatu egiten dira, baldin eta aurretik probatutako baldintzetatik bat ere ez bazen True. Baldintza guztiak ebaluatu eta haiei dagozkien instrukzio guztiak exekutatutakoan, programak EndIf instrukzioaren ondorengo instrukzioarekin jarraitzen du.

Hainbat If...Then instrukzio habiara ditzakezu.

Else eta ElseIf instrukzioak aukerakoak dira.

Abisu-ikonoa

GoTo eta GoSub erabil ditzakezu If...Then bloketik irten eta If...Then egituran ez sartzeko.


Ondorengo adibideak produktu baten iraungitze-data sartzeko aukera ematen du, eta iraungitze-data igaro den ala ez zehazten du.

Adibidea:

Sub ExampleIfThenDate

Dim sDate As String

Dim sToday As String

    sData = InputBox("Sartu iraungitze-data (MM.DD.YYYY)")

    sDate = Right$(sDate, 4) + Mid$(sDate, 4, 2) + Left$(sDate, 2)

    sToday = Date$

    sToday = Right$(sToday, 4)+ Mid$(sToday, 4, 2) + Left$(sToday, 2)

    If sDate < sToday Then

        MsgBox "Iraungitze-data gainditu da"

    ElseIf sDate > sToday Then

        MsgBox "Oraindik ez da iraungitze-data gainditu"

    Else

        MsgBox "Iraungitze-data gaur da"

    End If

End Sub