Sqr funtzioa

Zenbakizko adierazpen baten erro karratua kalkulatzen du.

Sintaxia:

Sqr (Zenbakia)

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Zenbakia: erro karratua kalkulatu nahi diozun zenbakizko adierazpena.

Erro karratua beste zenbaki bat sortzeko bere buruarekin biderkatzen den zenbakia da. Adibidez, 36ren erro karratua 6 da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleSqr

Dim iVar As Single

    iVar = 36

    MsgBox Sqr(iVar)

End Sub