Atn funtzioa

Zenbakizko adierazpenaren arku tangentea itzultzen duen funtzio trigonometrikoa. Itzulera-balioa -Pi/2 eta +Pi/2 bitartekoa da.

Arku tangentea tangente funtzioaren alderantzizkoa da. Atn funtzioak "Alfa" angelua itzultzen du radianetan, eta horretarako angelu horren tangentea erabiltzen du. "Alfa" angelua itzultzeko, funtzioak, angeluzuzen batean, angeluaren aurkako aldearen luzeraren eta angeluaren alboko aldearen luzeraren arteko proportzioa ere konpara dezake.

Atn(angeluaren aurkako aldea/angeluaren alboko aldea)= Alfa

Sintaxia:

Atn (Zenbakia)

Itzulera-balioa:

Double

Parametroak:

Zenbakia: triangelu angeluzuzen baten bi aldeen arteko proportzioa adierazten duen zenbakizko adierazpena. Atn funtzioak dagokion angelua radianetan itzultzen du (arku tangentea).

Radianak gradu bihurtzeko, egin radianak bider 180/pi.

graduak=(radianak*180)/pi

radianak=(graduak*pi)/180

Pi hemen zirkulu konstante finkoa da, eta 3,14159 balio biribildua du.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

' Ondorengo adibidean triangelu angeluzuzen baten Alfa angelua

' Alfa angeluaren tangentetik kalkulatzen da:

Sub ExampleAtn

' Pi biribildua = 3,14159 aurrez definitutako konstantea da

Dim d1 As Double

Dim d2 As Double

    d1 = InputBox("Sartu angeluaren alboko aldearen luzera: ","Albokoa")

    d2 = InputBox("Sartu angeluaren aurkako aldearen luzera: ","Aurkakoa")

    Print "Alfa angelua:"; (atn (d2/d1) * 180 / Pi); " gradu"

End Sub