Eragile matematikoak

LibreOffice Basic-ek hemen azaltzen diren eragile matematikoak onartzen ditu.

Kapitulu honetan, programen barruan kalkuluak egiteko behar dituzun eragile aritmetiko guztien ikuspegi laburra eskaintzen da.

"-" eragilea

Bi balioren arteko kenketa egiten du.

"*" eragilea

Bi balio biderkatzen ditu.

"+" eragilea

Bi adierazpen gehitu edo konbinatzen ditu.

"/" eragilea

Bi balio zatitzen ditu.

"^" eragilea

Zenbaki bat beste batez berretzen du.

Mod eragilea

Zatiketa baten hondar osoa itzultzen du.