Not eragilea

Adierazpenak ezeztatzen ditu bit balioak alderantzikatuz.

Sintaxia:

Emaitza = Not Adierazpena

Parametroak:

Emaitza: Ezeztapenaren emaitza duen zenbakizko aldagaia.

Adierazpena: Ezeztatu nahi duzun adierazpena.

Adierazpen boolearrak ezeztatzean, True balioa False bihurtzen da, eta False balioa True.

Bitetan dagoen ezeztapenean, bit bakoitza alderantzikatu egiten da.

Adibidea:

Sub ExampleNot

Dim vA As Variant, vB As Variant, vC As Variant, vD As Variant

Dim vOut As Variant

    vA = 10: vB = 8: vC = 6: vD = Null

    vIrteera = Not vA ' -11 itzultzen du

    vIrteera = Not(vC > vD) ' -1 itzultzen du

    vIrteera = Not(vB > vA) ' -1 itzultzen du

    vIrteera = Not(vA > vB) ' 0 itzultzen du

End Sub