Eqv eragilea

Bi adierazpenen baliokidetasun logikoa kalkulatzen du.

Sintaxia:

Emaitza = Adierazpena1 Eqv Adierazpena2

Parametroak:

Emaitza: Konparazioaren emaitza duen zenbakizko aldagaia.

Adierazpena1, Adierazpena2: Konparatu nahi dituzun adierazpenak.

Adierazpen boolearren arteko baliokidetasuna egiaztatzean, emaitza True izango da bi adierazpenak True edo False badira.

Bitetako konparaketa batean, Eqv eragileak dagokion bita emaitzan ezartzen du baldin eta bit bat bi adierazpenetan badago edo bietako inon ez badago.

Adibidea:

Sub ExampleEqv

Dim A As Variant, B As Variant, C As Variant, D As Variant

Dim vOut As Variant

    A = 10: B = 8: C = 6: D = Null

    vIrteera = A > B Eqv B > C ' -1 itzultzen du

    vIrteera = B > A Eqv B > C ' 0 itzultzen du

    vIrteera = A > B Eqv B > D ' 0 itzultzen du

    vIrteera = (B > D Eqv B > A) ' -1 itzultzen du

    vIrteera = B Eqv A ' -3 itzultzen du

End Sub