Err funtzioa

Programa exekutatzean gertatutako errorea identifikatzen duen errore-kodea itzultzen du.

Sintaxia:

Err

Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Parametroak:

Err funtzioa erroreak maneiatzeko errutinetan erabiltzen da errorea eta ekintza zuzentzaileak zehazteko.

Adibidea:

Sub ExampleError

On Error Goto ErroreKudeatzailea ' Exekutatu errore-maneiatzailea

Dim iVar as Integer

Dim sVar As String

REM Lehendik ez dagoen fitxategi batengatik gertatzen da errorea

    iVar = Freefile

    Open "\file9879.txt" for Input as #iVar

    Line Input #iVar, sVar

    Close #iVar

Exit Sub

ErrorHandler:

    MsgBox "Errorea " & Err & ": " & Error$ + chr(13) + "Lerroa : " + Erl + chr(13) + Now , 16 ,"errorea gertatu da"

End Sub