Erroreak maneiatzeko funtzioak

Exekuzio-garaian gertatzen diren erroreen aurrean LibreOffice Basic-ek nola erreakzionatuko duen zehazten dute ondorengo instrukzio eta funtzioek.

Exekuzio-garaian errore bat gertatzen denean programa ez amaitzeko hainbat metodo eskaintzen ditu LibreOffice Basic-ek.

Erl funtzioa

Programa exekutatzean errorea gertatzen bada, errore hori zein lerro-zenbakitan gertatu den zehazten du.

Err funtzioa

Programa exekutatzean gertatutako errorea identifikatzen duen errore-kodea itzultzen du.

Error funtzioa

Errore-kode jakin bati dagokion errore-mezua itzultzen du.

On Error GoTo ... Resume instrukzioa

Erroreak maneiatzeko errutina baten aukera ematen du errore bat gertatzean, edo programaren exekuzioari berrekiten dio.