Sistemako data eta ordua

Ondorengo funtzioek eta instrukzioek sistemako data eta ordua ezartzen edo itzultzen dituzte.

Date instrukzioa

Uneko sistema-data itzultzen du kate gisa, edo data berrezartzen du. Data-formatua zure sistemako ezarpen lokalen arabera egongo da.

Now funtzioa

Sistemako uneko data eta ordua Date balio gisa itzultzen ditu.

Time instrukzioa

Funtzio honek sistemako uneko ordua kate gisa itzultzen du "HH:MM:SS" formatuan.

Timer funtzioa

Gauerdiaz geroztik igaro diren segundo kopurua zehazten duen balioa itzultzen du.