TimeValue funtzioa

Ordua zenbakizko balio bakarrean adierazten duen serieko ordu-balioa kalkulatzen du ordu, minutu eta segundo jakin batetik (kate gisa pasatako parametroak). Balio hori orduen arteko diferentzia kalkulatzeko erabil daiteke.

Sintaxia:

TimeValue (Testua As String)

Itzulera-balioa:

Data

Parametroak:

Testua: Kalkulatu nahi duzun ordua "HH:MM:SS" formatuan duen kate-adierazpena.

TimeValue funtzioa erabili ordua balio bakar bihurtzeko, eta horrela, ordu-diferentziak kalkulatu ahal izango dituzu.

TimeValue funtzioak Variant mota VarType 7-rekin (Data) itzultzen du, eta balio hori barne funtzionamenduan gordetzen du 0 eta 0,9999999999 bitarteko doitasun bikoitzeko zenbaki gisa.

DateSerial edo DateValue funtzioetan serieko data-balioak data finko baten egun gisa ematen diren bitartean, TimeValue funtzioak itzultzen dituen balioak kalkula ditzakezu, baina ezin dituzu ebaluatu.

TimeSerial funtzioan, parametro indibidualak (ordua, minutua, segundoa) zenbakizko adierazpen bereizi gisa pasa ditzakezu. TimeValue funtzioan, berriz, kate bat ordua duen parametro gisa pasa dezakezu.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

13 Motak ez datoz bat

Adibidea:

Sub ExampleTimerValue

Dim daDT As Date

Dim a1, b1, c1, a2, b2, c2 As String

    a1 = "hasiera-ordua"

    b1 = "amaiera-ordua"

    c1 = "denbora guztira"

    a2 = "8:34"

    b2 = "18:12"

    daDT = TimeValue(b2) - TimeValue(a2)

    c2 = a1 & ": " & a2 & chr(13)

    c2 = c2 & b1 & ": " & b2 & chr(13)

    c2 = c2 & c1 & ": " & trim(Str(Hour(daDT))) & ":" & trim(Str(Minute(daDT))) & ":" & trim(Str(Second(daDT)))

    MsgBox c2

End Sub