Second funtzioa

TimeSerial edo TimeValue funtzioak sortutako serieko denbora-balioko segundoak ordezkatzen dituen osoko zenbakia itzultzen du.

Sintaxia:

Second (Zenbakia)

Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Parametroak:

Zenbakia: Segundo kopurua kalkulatzeko erabiltzen den serieko denbora-balioa duen zenbakizko adierazpena.

Funtzio hau TimeSerial funtzioaren kontrakoa da. TimeSerial edo TimeValue funtzioak sortutako serieko denbora-balioko segundoak itzultzen ditu. Adibidez, adierazpen honek

Print Second(TimeSerial(12,30,41))

41 balioa itzultzen du.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleSecond

    MsgBox "Uneko orduaren segundoa: "& Second( Now )

End Sub