Minute funtzioa

TimeSerial edo TimeValue funtzioak sortutako serieko denbora-balioari dagokion orduaren minutuak itzultzen ditu.

Sintaxia:

Minute (Zenbakia)

Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Parametroak:

Zenbakia: Ordu-balioa itzultzeko erabiltzen den serieko minutu-balioa duen zenbakizko adierazpena.

Funtzio hau TimeSerial funtzioaren kontrakoa da. TimeSerial edo TimeValue funtzioak sortutako serieko denbora-balioko minutuak itzultzen ditu. Adibidez, adierazpen honek

Print Minute(TimeSerial(12,30,41))

30 balioa itzultzen du.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub AdibideaMinute

MsgBox "Uneko minutua: "& Minute(Now)& "."

End Sub