Ordu-balioak bihurtzea

Ondorengo funtzioek ordu-balioak zenbaki kalkulagarri bihurtzen dituzte.

Hour funtzioa

Ordua itzultzen du TimeSerial edo TimeValue funtzioak sortutako ordu-baliotik.

Minute funtzioa

TimeSerial edo TimeValue funtzioak sortutako serieko denbora-balioari dagokion orduaren minutuak itzultzen ditu.

Second funtzioa

TimeSerial edo TimeValue funtzioak sortutako serieko denbora-balioko segundoak ordezkatzen dituen osoko zenbakia itzultzen du.

TimeSerial funtzioa

Zenbakizko balio gisa pasatzen diren ordu, minutu eta segundoen serieko denbora-balioa kalkulatzen du. Balio hori bi orduren arteko diferentzia kalkulatzeko erabil dezakezu.

TimeValue funtzioa

Ordua zenbakizko balio bakarrean adierazten duen serieko ordu-balioa kalkulatzen du ordu, minutu eta segundo jakin batetik (kate gisa pasatako parametroak). Balio hori orduen arteko diferentzia kalkulatzeko erabil daiteke.

CDateToUnoTime funtzioa

UNOren com.sun.star.util.Time struct gisa sartzen du dataren denbora-zatia.

CDateFromUnoTime funtzioa

UNOren com.sun.star.util.Time struct bat data-balio bihurtzen du.

CDateToUnoDateTime funtzioa

Dataren ordu-zatia UNOren com.sun.star.util.DateTime struct gisa sartzen du.

CDateFromUnoDateTime funtzioa

UNOren com.sun.star.util.DateTime struct bat datu-balio bihurtzen du.