DateDiff funtzioa
Emandako bi data-balioen arteko data-barrutien kopurua itzultzen du.
Sintaxia:
DateDiff (Gehitu, Data1, Data2[, Aste_hasiera [, Urte_hasiera]])
Itzulera-balioa:
Zenbaki bat.
Parametroak:
Gehitu - data-barrutia zehazten duen ondorengo taulako kate-adierazpena.
Data1, Data2 - konparatu beharreko bi data-balioak.
Aste_hasiera - aste baten lehenengo eguna zehazten duen aukerako parametroa.
Aste_hasiera balioa |
Azalpena |
0 |
Sistemaren balio lehenetsia erabiltzen du |
1 |
Igandea (lehenetsia) |
2 |
Astelehena |
3 |
Asteartea |
4 |
Asteazkena |
5 |
Osteguna |
6 |
Ostirala |
7 |
Larunbata |
Urte_hasiera - urte baten lehenengo astea zehazten duen aukerako parametroa.
Urte_hasiera balioa |
Azalpena |
0 |
Sistemaren balio lehenetsia erabiltzen du |
1 |
1. astea urtarrilaren 1a duen astea da (lehenetsia) |
2 |
1. astea urte horretako lau egun edo gehiago dituen lehenengo astea da |
3 |
1. astea urte berriko egunak bakarrik dituen lehenengo astea da |
Adibidea:
Sub example_datediff
MsgBox DateDiff("d", "1/1/2005", "12/31/2005")
End Sub