DateAdd funtzioa
Data zehatz bati data-barruti bat gehitzen dio hainbat aldiz eta lortzen den data itzultzen du.
Sintaxia:
DateAdd (Gehitu, Kopurua, Data)
Itzulera-balioa:
Data duen aldagaia.
Parametroak:
Gehitu - Ondorengo taularako kate-adierazpena, data-barrutia zehazten duena.
Gehitu (kate-balioa) |
Azalpena |
yyyy |
Urtea |
q |
Hiruhilekoa |
m |
Hilabetea |
y |
Urteko eguna |
w |
Asteko eguna |
ww |
Urteko astea |
d |
Eguna |
h |
ordua |
n |
Minutua |
s |
Segundoa |
Kopurua - 'Gehitu' barrutia zenbat aldiz gehituko den (kopurua positiboa izango da) edo kenduko den (kopurua negatiboa izango da) zehazten duen zenbakizko adierazpena.
Data - Data jakin bat edo Variant aldagaiaren izena duen data. 'Gehitu' balioa 'Kopurua' aldiz gehituko zaio balio horri.
Adibidea:
Sub example_dateadd
MsgBox DateAdd("m", 1, "1/31/2004") &" - "& DateAdd("m", 1, "1/31/2005")
End Sub