WeekDay funtzioa

DateSerial edo DateValue funtzioek sortutako serieko data-zenbakiak ordezkatzen duen asteko egunari dagokion zenbakia itzultzen du.

Sintaxia:

WeekDay (Zenbakia)

Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Parametroak:

Zenbakia: Asteko eguna (1-7) kalkulatzeko erabiltzen den serieko data-zenbakia duen osoko adierazpena.

Ondorengo adibidean, asteko eguna WeekDay funtzioaren bidez zehazten da data bat sartutakoan.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleWeekDay

Dim sDay As String

' Asteko eguna itzultzen eta erakusten du

    Select Case WeekDay( Now )

        Case 1

            sEguna="Igandea"

        Case 2

            sEguna="Astelehena"

        Case 3

            sEguna="Asteartea"

        Case 4

            sEguna="Asteazkena"

        Case 5

            sEguna="Osteguna"

        Case 6

            sEguna="Ostirala"

        Case 7

            sEguna="Larunbata"

    End Select

    msgbox "" + sDay,64,"Gaur da"

End Sub