Day funtzioa

DateSerial edo DateValue funtzioak sortutako serieko data-zenbakian oinarrituta hileko eguna adierazten duen balioa itzultzen du.

Sintaxia:

Day (Zenbakia)

Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Parametroak:

Zenbakia: Serieko data-zenbakia duen zenbakizko adierazpena. Horren arabera hilabeteko eguna zehaztu dezakezu.

Funtzio hau DateSerial funtzioaren alderantzizkoa da, eta hileko eguna DateSerial edo DateValue funtzioek sortutako serieko data-zenbakitik itzultzen du. Adibidez, adierazpen honek

Print Day (DateSerial(1994, 12, 20))

20 balioa itzultzen du.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleDay

    Print "Hilabeteko " & Day(DateSerial(1994, 12, 20)) & ". eguna"

End Sub