DateValue funtzioa

Data-balioa itzultzen du data-katetik. Data-katea zenbakizko balio bakarrean ematen den data osoa da. Serie-zenbaki hori bi dataren arteko diferentzia zehazteko ere erabil dezakezu.

Sintaxia:

DateValue [(data)]

Itzulera-balioa:

Data

Parametroak:

Data: Kalkulatu nahi den data duen kate-adierazpena. DateSerial funtzioan ez bezala (horrek urteak, hilabeteak eta egunak banakako zenbakizko balio gisa pasatzen ditu), DateValue funtzioak data-katea zure hizkuntza-ezarpenean datak onartzeko ezarritako ereduetako bat jarraitzea eskatzen du (ikusi Tresnak - Aukerak - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak) edo ISO data-formatuan ematea (momentuz, marratxoak dituen ISO formatua soilik, alegia "2012-12-31", onartzen da).

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleDateValue

    MsgBox DateValue("12/02/2011")

End Sub