Data-balioak bihurtzea
Ondorengo funtzioek data-balioak zenbaki kalkulagarri eta berriro lehengo balio bihurtzen dituzte.
DateValue funtzioa
Data-balioa itzultzen du data-katetik. Data-katea zenbakizko balio bakarrean ematen den data osoa da. Serie-zenbaki hori bi dataren arteko diferentzia zehazteko ere erabil dezakezu.
Day funtzioa
DateSerial edo DateValue funtzioak sortutako serieko data-zenbakian oinarrituta hileko eguna adierazten duen balioa itzultzen du.
Month funtzioa
Urteko hilabetea DateSerial edo DateValue funtzioak sortutako serieko datatik itzultzen du.
WeekDay funtzioa
DateSerial edo DateValue funtzioek sortutako serieko data-zenbakiak ordezkatzen duen asteko egunari dagokion zenbakia itzultzen du.
CDateToIso funtzioa
Data ISO formatuan itzultzen du, bereizlerik gabe (UUUUHHEE), DateSerial, DateValue edo CDateFromIso funtzioak sortutako serieko data-zenbaki batetik.
Urtearen zatiak gutxienez lau digitu ditu, aurretik zeroak dituela balio absolutua 1000 baino gutxiagokoa bada. Negatiboa izan daiteke, aurretik minus ikurra duela, igarotako datak Aro Komunaren Aurreko (BCE) urte bat adierazten badu, eta lau digitu baino gehiago izan ditzake balioa 9999 baino handiagoa bada. Itzuliko den formateatutako katea "-327680101" baliotik "327671231" baliora arteko barrutian egon daiteke.
100 baino txikiagoak eta 9999 baino handiagoak diren urteak LibreOffice 5.4 bertsiotik onartzen dira.
CDateFromIso funtzioa
Barneko data-zenbakia itzultzen du data ISO formatuan duen kate batetik (UUUUHHEE edo UUUU-HH-EE).
Urtearen zatiak bi digitu (soilik UUHHEE formatuan, bereizlerik gabe, bateragarritasunagatik) edo gutxienez lau digitu izan behar ditu. Lau digiturekin, aurretik zeroak eman behar dira balio absolutua 1000 baino gutxiagokoa bada; negatiboa izan daiteke, aurretik minus ikurra duela, igarotako datak Aro Komunaren Aurreko (BCE) urte bat adierazten badu; eta lau digitu baino gehiago izan ditzake balioa 9999 baino handiagoa bada. Itzuliko den formateatutako katea "-327680101" baliotik "327671231" baliora arteko barrutian, edo "-32768-01-01" baliotik "32767-12-31" baliora doan barrrutian, egon daiteke.
Baliogabeko data batek errorea emango du. 0 urtea ez da onartzeko, Aro Komunaren Aurreko azken eguna -0001-12-31 da eta Aro Komunaren hurrengo eguna 0001-01-01 da. 1582-10-15 aurreko datak egutegi gregoriano proleptikoan daude.
Data ordezkatzen duen zenbaki bat kate inprimagarri bihurtzean, esaterako Print edo MsgBox komandoa erabiltzean, eskualde-ezarpenaren egutegi lehenetsia erabiliko da eta 1582-10-15 eguna baino lehenagoko datak egutegi juliarrera alda daitezke, eta horren ondorioz, espero zenaren desberdina den data bat erakutsi. Erabili CDateToIso funtzioa data-zenbaki hori egutegi gregoriar proleptikoko kate-ordezkapen bat bihurtzeko.
UUUU-HH-EE formatua, bereizleekin, LibreOffice 5.3.4 bertsiotik aurrera onartzen da. 100 baino txikiagoak eta 9999 baino handiagoak diren urteak LibreOffice 5.4 bertsiotik aurrera onartzen dira, VBA bateragarritasun moduan ari ez bazara.
CDateToUnoDateTime funtzioa
Dataren ordu-zatia UNOren com.sun.star.util.DateTime struct gisa sartzen du.
DateAdd funtzioa
Data zehatz bati data-barruti bat gehitzen dio hainbat aldiz eta lortzen den data itzultzen du.