FileLen funtzioa
Fitxategien luzera bytetan itzultzen du.
Sintaxia:
FileLen (Testua As String)
Itzulera-balioa:
Long
Parametroak:
Testua: Fitxategi-zehaztapen argia duen kate-adierazpena. URL idazkera ere erabil dezakezu.
Funtzio honek fitxategien luzera zehazten du. FileLen funtzioari irekitako fitxategi baterako deitzen bazaio, ireki aurretik zuen luzera itzultzen du. Irekitako fitxategien uneko luzera zehazteko, erabili Lof funtzioa.
Adibidea:
Sub ExampleFileLen
MsgBox FileLen("C:\autoexec.bat")
End Sub