FileDateTime funtzioa

Fitxategi baten sortze- edo aldatze-data eta -ordua dituen katea itzultzen du.

Sintaxia:

FileDateTime (Testua As String)

Parametroak:

Testua: Fitxategi-zehaztapen argia (komodinik gabe) duen kate-adierazpena. URL idazkera ere erabil dezakezu.

Funtzio honek fitxategi baten sortze- eta aldatze-data eta -ordu zehatza zehazten ditu. Formatu honetan itzultzen du: "MM.DD.YYYY HH.MM.SS".

Zenbaki, data eta dibisen formatua kontrolatzeko lokala ezar dezakezu LibreOffice Basic-eko - Hizkuntzaren ezarpenak - Hizkuntzak erabiliz. Basic kodeko formatuan, leku dezimala (.) beti erabiltzen da zure lokalean definitutako bereizle dezimalaren leku-marka gisa, eta dagokion karaktearengatik ordeztuko da.

Gauza bera dagokie data-, ordu- eta moneta-formatuen ezarpen lokalei ere. Basic formatu-kodea ezarpen lokalen arabera interpretatu eta bistaratuko da.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

Adibidea:

Sub ExampleFileDateTime

    MsgBox FileDateTime("C:\autoexec.bat")

End Sub