FileAttr funtzioa

Open instrukzioarekin irekitako fitxategiaren atzipen modua edo atzipen-zenbakia itzultzen du. Fitxategiaren atzipen-zenbakia sistema eragilearen arabera dago (OSH = Operating System Handle).

Ohar-ikonoa

32 biteko sistema eragilea baldin baduzu, ezingo duzu FileAttr funtzioa erabili fitxategiaren atzipen-zenbakia zehazteko.


Ikus baita ere: Open

Sintaxia:

FileAttr (FitxategiZenbakia As Integer, Atributua As Integer)

Itzulera-balioa:

Osoko zenbakia

Parametroak:

FitxategiZenbakia: Open instrukzioaren bidez irekitako fitxategiaren zenbakia.

Atributua: Itzultzea nahi duzun fitxategi-informazioaren mota adierazten duen osoko adierazpena. Hona hemen zein balio egon daitezkeen:

1: FileAttr funtzioak fitxategiaren atzipen modua adierazten du.

2: FileAttr funtzioak sistema eragilearen fitxategiaren atzipen-zenbakia itzultzen du.

Parametro-atributu bati 1 balioa ematen badiozu, ondorengo itzulera-balioak lortuko dituzu:

1 - INPUT (fitxategia sarrerarako irekita)

2 - OUTPUT (fitxategia irteerarako irekita)

4 - RANDOM (fitxategia ausazko atzipenerako irekita)

8 - APPEND (fitxategia eransteko irekita)

32 - BINARY (fitxategia bitar moduan irekita).

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

52 Okerreko fitxategi-izena edo zenbakia

Adibidea:

Sub ExampleFileAttr

Dim iNumber As Integer

Dim sLine As String

Dim aFile As String

    aFile = "c:\data.txt"

    iNumber = Freefile

    Open aFile For Output As #iNumber

    Print #iZenbakia, "Hau testu-lerro bat da"

    MsgBox FileAttr(#iZenbakia, 1 ),0,"Atzipen modua"

    MsgBox FileAttr(#iZenbakia, 2 ),0,"Fitxategi-atributua"

    Close #iNumber

End Sub