Dir funtzioa

Zehaztutako bilaketaren bide-izenarekin bat datorren fitxategi-izena, direktorio-izena edo unitate edo direktorio bateko fitxategi eta direktorio guztien izena itzultzen du.

Sintaxia:

Dir [(Testua As String) [, Atributua As Integer]]

Itzulera-balioa:

Katea

Parametroak:

Testua: Bilaketaren bide-izena, direktorioa edo fitxategia zehazten duen kate-adierazpena. Argumentu hori Dir funtzioa lehenengo aldiz deitzean bakarrik zehaztu daiteke. Nahi izanez gero, bide-izena URL idazkeran sar dezakezu.

Atributua: Fitxategi-atributuak bitetan zehazten dituen osoko adierazpena. Dir funtzioak zehaztutako atributuarekin bat datozen fitxategiak edo direktorioak bakarrik itzultzen ditu. Hainbat atributu atributu-balioak gehituz konbina daitezke:

0 : Fitxategi arruntak.

16 : Direktorioaren izena soilik itzultzen du.

Funtzio hau erabili fitxategi edo direktorioa lehendik badagoen ziurtatzeko edo direktorio bateko fitxategi eta karpeta guztiak zehazteko.

Fitxategia lehendik badagoen ziurtatzeko, idatzi bide-izen osoa eta fitxategi-izena. Fitxategi- edo direktorio-izena ez badago, Dir funtzioak zero karaktereko luzera duen katea ("") itzultzen du.

Direktorio bateko fitxategi guztien zerrenda sortzeko, egin ondorengo hau: Dir funtzioari lehenengo aldiz deitzean, zehaztu fitxategiaren bilaketarako bide-izen osoa, adibidez, "D:\Fitxategiak\*.ods". Bide-izena zuzena bada eta bilaketaren ondoren fitxategi bat gutxienez aurkitu bada, Dir funtzioak bilaketaren bide-izenarekin bat datorren lehen fitxategiaren izena itzuliko du. Bide-izenarekin bat datozen fitxategi-izen osagarriak itzultzeko, deitu Dir funtzioari berriro argumenturik gabe.

Direktorioak soilik itzultzeko, erabili atributu-parametroa. Gauza bera bolumenaren izena zehaztu nahi baduzu (adibidez, disko gogorreko partizioa).

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

53 Fitxategia ez da aurkitu

Adibidea:

Sub ExampleDir

' Fitxategi eta direktorio guztiak bistaratzen ditu

Dim sPath As String

Dim sDir As String, sValue As String

    sDir="Direktorioak:"

    sPath = CurDir

    sValue = Dir$(sPath + getPathSeparator + "*",16)

    Do

        If sValue <> "." And sValue <> ".." Then

            If (GetAttr( sPath + getPathSeparator + sValue) And 16) >0 Then

                ' direktorioak lortzen ditu

                sDir = sDir & chr(13) & sValue

            End If

        End If

        sValue = Dir$

    Loop Until sValue = ""

    MsgBox sDir,0,sPath

End Sub