CurDir funtzioa

Zehaztutako unitatearen uneko bide-izena adierazten duen aldaera-katea itzultzen du.

Abisu-ikonoa

Instrukzio honek ez du dokumentatuta dagoen modura funtzionatzen gaur egun. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ezazu gai hau.


Sintaxia:

CurDir [(Testua As String)]

Itzulera-balioa:

Katea

Parametroak:

Testua: Lehendik dagoen unitatea zehazten duen kate-adierazpena (adibidez, "C" lehen disko gogorreko lehen partizioarentzat).

Unitaterik zehazten ez bada edo unitatea zero karaktereko luzera duen katea ("") baldin bada, CurDir-ek uneko unitatearen bide-izena itzultzen du. LibreOffice Basic-ek errorearen berri ematen du unitate-azalpenaren sintaxia ez bada zuzena, unitatea lehendik ez badago edo CONFIG.SYSen Lastdrive instrukzioarekin zehaztutako letraren ondoren aurkitzen bada unitate-letra.

Funtzio honek ez ditu maiuskulak eta minuskulak bereizten.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

68 Gailua ez dago erabilgarri

7 Memoria nahikorik ez

51 Barneko errorea

Adibidea:

Sub ExampleCurDir

Dim sDir1 As String , sDir2 As String

    sDir1 = "c:\Test"

    sDir2 = "d:\Private"

    ChDir( sDir1 )

    MsgBox CurDir

    ChDir( sDir2 )

    MsgBox CurDir

End Sub