ChDrive instrukzioa

Uneko unitatea aldatzen du.

Abisu-ikonoa

Instrukzio honek ez du dokumentatuta dagoen modura funtzionatzen gaur egun. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ezazu gai hau.


Sintaxia:

ChDrive Testua As String

Parametroak:

Testua: Unitate berriaren unitate-letra duen kate-adierazpena. Nahi izanez gero, URL idazkera erabil dezakezu.

Unitateak letra maiuskula eduki behar du. Windowsen, unitateari esleitutako letra LASTDRVeko ezarpenek mugatzen dute. Unitate-argumentua karaktere anizkoitzeko katea bada, lehen letra bakarrik hartuko da kontuan. Ez dagoen unitate batean sartzen saiatzen bazara, errorea gertatuko da, eta horri OnError instrukzioarekin erantzun diezaiokezu.

Errore-kodeak:

5 Prozedura-deia ez baliozkoa

68 Gailua ez dago erabilgarri

76 Bide-izena ez da aurkitu

Adibidea:

Sub ExampleChDrive

    ChDrive "D" ' 'D' unitatea baldin badago bakarrik.

End Sub