Seek funtzioa

Fitxategiko hurrengo idazketaren edo irakurketaren kokalekua zehazten du. Fitxategi horrek Open instrukzioaren bidez irekita egon beharko du.

Ausazko atzipen-fitxategien kasuan, Seek funtzioak irakurri behar den hurrengo erregistroaren zenbakia itzultzen du.

Beste fitxategi guztien kasuan, hurrengo eragiketa gertatuko den byte-kokalekua itzultzen du funtzioak.

Ikus baita ere: Open, Seek.

Sintaxia:

Seek (FitxategiZenbakia)

Itzulera-balioa:

Long

Parametroak:

FitxategiZenbakia: Open instrukzioan erabiltzen den data-kanalaren zenbakia.